2012-07-09

Garai bateko Soraluzeko Jaixak

De Soraluze XX. mendean
Soraluzen gaur egun Santa Ana jaixak dira jendetsuenak. Garai baten ere, uztailearen 26ko egun inguruetan jai hauek ospatzen ziren baina abuztuko erdialdeko Andramari jaiak indar handiagoa zuten. Sasoi haietako soraluzetarrak oporretan kanpora joateko ez ohitura ezta aukerarik ere izaten ez zutenez Andramarixak gogo handiz ospatzen zituzten. Behean ikus liteke gazte koadrila bat Roke Txiki egunean. Urteak pasa ahala eta abuztuan opor egun gehiago izateak joera aldatu zuen eta jendea herritik kanpo pasatzen hasi zen ia hil osoa. Arrazoi honengatik daukagu jaien gaur egungo egoera.
De Soraluze XX. mendean

No hay comentarios:

Publicar un comentario