2012-06-19

Santa Ana kaleko tunela


Goiako argazki honetan, Santa Ana kalean izen bereko konbentutik hortuetara joateko monjek erabiltzen zuten pasabidea botatzen dabiltzala ikus dezakezue. 1960. hamarkadan zehar izan zen hori. Pasabide horren azpitik kalea pasatzen zen metxo gutxiko altuera zuen tuneltxo bat sortuaz. Ziurrenik gaurko gazte asko ez dute jakingo kale honetan tuneltxo bat izan zela. Beheko argazkian XX. mende hasieran tunel horretatik kalea nolakoa zen ikusteko aukera dugu. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario