Asteburu honetan ospatuko da Gipuzkoako zaindariaren egun, San Ignazio eguna! Azpeitian eta beste herri batzuetan ospatzen da egun eta gurean lehen ere ospatzen zen. Gurian izen bera zuen bandak kalejiria egiten zuen. Argazkian herrian zehar kalejiria egiten ikus ditzazkegu bandakoak. Pil-pilean aldizkarian honela azaldu zuten argazkia:
1941. urtian San Inazio Musika Bandiak egindako kalejiria da irudikua. Bertan azaltzen dira, Antonio Larrañaga, Agustin Arizaga, Anjel Galarraga eta Ramiro Larrañaga musikuak eta, Juan Carlos Placencia, Pedro Mari Galarraga eta Juan Mari Altuna gaztetxuak beronen inguruan.
Txurruka auzoan dagoen
San Ignazio baselizan egun hau ere ospatzen zen ere. Joan zen mendeko argazki honetan egun hauetan ospatzeko baselizara hurbiltzen zen jendea mesatara ikus dezakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario