2011-07-22

Jai zoriontsuak pasa!

De Soraluze XX. mendean

Santiago Santa Ana jaixak gainean ditugu. Herriko jaixak ospatzeko gogo handiarekin ibiliko dira herriko gazte kuadrilak. Joan zen mendean gazte soraluzetarrek ere parranda ederrak egin izan zituzten jaixetan. Gaur egungo gaztiak ia ziur ez dakitena da abuztuan ospatzen ziren Andramarixak zirela jai nagusiak. Hori bai plazentziatarrek parrandarako gogoa atzo eta gaur, antzerako zituztela eta dituztela. Argi geratzen da goiko 1965eko andramarixetako argazkian mutil kuadrila horri ondo pasatzeko gogorik ez zitzaion falta. Ez horixe!



No hay comentarios:

Publicar un comentario