2019-01-10

"Garai bateko irudiak". Soraluze 1953-1973 bitartean

Badira hogei bat urte Soraluzeko Udalak Garai bateko irudiak (1953-1973) ikusentzunezkoa argitaratu zuela VHS formatuan. Sasoi hartan bideoak zabalpen handia izan zuen eta herritar askok eskuratu zuten kopia bana.

Orain, Nicolas Morillo herritarrak digitalizatu egin du ikusentzunekoa. Bideoak 53 minutu inguru ditu, eta osatua dago Juanito Zabaleta "Botikarioa"-k 1953-1973 bitartean Super 8 formatuan grabatu zituen "zine pelikulen" zatiekin. Zazpi ataletan dago antolatua: erlijio gaiak, txangoak, jaiak eta kirolak, herria, danborradak, sokamuturra eta gizartea.

Tartean, garai hartan oso ezagunak ziren plazentziatarrak ageri dira: Artadi medikua, Turkua... (Informazio gehiago: Sorapedia.eus-en)

No hay comentarios:

Publicar un comentario