2012-04-28

#emoixoklasku #Plaentxia hirekin

Domeka honetan, 2012ko apirilaren 27xan,  Aritz Laskurainek Xala bikotearekin batera finala jokatuko dau Bilbon. Ia irabazten daben eta txapela Plaentxiara ekartzen. #emoixoklasku #Plaentxia hirekin dago eta.

Iraganean herrian izan genduzen pelotarix on askuak be, jakina! Hemen ikusgai dauzkazue bi argazki hauetan hoietariko batzuk dira. Ia etorkizunean ere Aritz bezalako pelotariak ateratzen diran gurean.
De Soraluze XX. mendean
1951 Plazentziar pelotarixak Donostian 
Argazki honetan, 1951.urteko uztailaren 1ian Xabier Iñurrieta eta Juan Karlos Etxaniz Plazentziatarrak Atano 10.aren eta Larrañagaren kontra jokatu zeben partiduko agurra jasotzen da. Partidua La Voz de España txapelketaren barruan jokatzen zan Donostian eta Iñurrieta eta Etxanizek 22 eta 7 irabazi zotsen beste bi aurkarixei.
De Soraluze XX. mendean
1980. hamarkadako pelotariak Sesma frontoian 
Argazkian formal-formal pelotari hauek dira: Ezkerretik eskumara Asier Heriz, Idigoras, Alex Alberdi eta Miguel Bedaio dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario