2012-03-13

Irakaslien arteko futbol partidua

De Soraluze XX. mendean

Erretratu hau 1970. hamarkada bukaera inguruan jasota dago, ondiok eraiki bare zeguan Mendiola poligonuan.
Sasoi hartan asko ziran orubia garbi zeguala aprobetxatuta, umiekin pasiuan bertara juaten ziran
gurasuak. Ikastolako irakasle talde honek be egun eder eguzkitxua aukeratu zeban futbol partidua
bertan jokatzeko. Maisuak eta andereñuak elkarrekin nahastu eta harremanak sendotze aldera jokatu
zeben futbolian.
Iturria: Maite Gorostidi

Argazkixan:
Goian, ezkerretik eskumara: Oskar Lizarralde, Ana Oregi, Iñaki Iñurrieta, Amaia Laskurain, Ramon
Leturiondo eta Maite Gorostidi.
Behian: Miren Elduaien, Koldo Ugarte, Begoña Valiente eta Marisa Ezenarro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario