2011-10-26

Plaentxia.com: Soraluze Gogoan saritu dute "Iniziatibadun helduak. Euskadi 2011" sarietan


Blogak hirugarren saria eskuratu du hamalau proiekturen artean. Aitor Madrid bertako dinamizatzailearekin hitz egin dugu. 

Soraluzeko KZgunetik sortutako "Soraluze Gogoan" bloga saritu dute Fundetec, KZguneak eta Telezentroek Eibarren banatutako "Euskadi 2011. Iniziatibadun helduak" (Mayores con iniciativa. Euskadi 2011" delako sarietan. Honen helburua IKTen arloan nagusiekin egiten den ahalegina saritzea da eta era berean jende heldua informazio gizartera hurbiltzea. Blogak 14 proiekturen artean hirugarren saria eskuratu du.  
Blogaren atzean Jesus Mari Barruetabeña. Juan Campos, Luis Felipe Galarraga eta Igancio Zubizarreta daude. Bertan sasoi bateko Soraluzeko kontuak argazkiekin apainduak batzen dituzte. Joan den ekainean Pil-Pileani eskaini zion elkarrizketan, 200 argazki eta 8 bideoz osatutako bloga zen. Ordutik gauza berriak txertatzen joan dira etengabe, besteak beste, informazio gehigarria eskaintzen duten QR kodeak esaterako.
Bisita ezazu euren bloga: 

AITOR MADRID, KZguneko eta Soraluze Gogoan blogeko dinamizatzailea:
"Bere bizipenak partekatu nahi dittuanandako atiak zabal-zabalik dare"


Zela jaso dozue barrixa?

Oso pozik jaso dogu berrixa. Egin dan lanagatik errekonozimentua jasotzia beti da pozgarrixa ta. Sari hauetara izena emanda gendela bagenkixan baina beste hamalau proiektu be bazeren eta ezusteko politta izan da egixa esan.




Honek indartu egingo zeban lanerako gogua, ezta?

Bai jarraitzeko asmua daukagu. Kanpotik egin dan lanan aitorpena jasotziak beti indarra emoten dau eta bai, jarraittuko dogu gauza berrixak sartzen. Orain arteko martxan jarraittu eta hobetu ahal bada. 



Zeintzuk izan dira blogan azken berrittasunak?

Posta elektronikoz jaso leikez oin blogian azaltzen diran barrixak. Horretarako harpidetza egin bihar da bertan. Facebooken genduan jarraipen orrixa berrittu dogu errazagua izan dein gure berrixak jasotzia. Bi berrikuntzatxo hauekin herrittarren partaidetza handitu nahi dogu.


Asmua da aurrerantzian ekimen honen partaide kopurua igotzia herrixan gertatutakoak beste ikuspuntu batetik kontatuak izan dittezen. Etorkizunean berrikuntza gehiago etorriko dira eta juango gara horren berri poliki-poliki ematen. 




Sarixa dala ta igoerarik sumatu dozue bisitta kopuruan?

7700 bisitatik gora jaso dogu dagoeneko. Oraindik goiz da sarixa dala ta igoera gehixago jaso dogula nabaritzeko. Plaentxiatarrei deia egiten dotsagu baibloga http://soraluzegogoan20.blogspot.com/ eta baitta argazki albuma https://picasaweb.google.com/102949516791781996244/SoraluzeXXMendean# bisitatu deixen eta beraien komentarixuak han laga.


Jendiak argazkixak ipintzia nahi badau edota bere bizipenak partekatu blogian, atiak zabal-zabalik dare. Gurekin harremanetan jartzeko  Email hau erabilisoraluzegogoan@gmail.com


Iturria Plaentxia.com:
http://www.plaentxia.com/content/view/1785/1/

No hay comentarios:

Publicar un comentario