1964ko jaixetan kuadrilen arteko lehiaketa antolatzen hasi ziren eta urte haretan "BLU BELL" kuadrila irabazi zuen. Kuadrila honek dantzan eta kantuan ederki asko egiten zuen gainera. Arrantzalez jantzita saskiz eta sarez ondo hornituak kalez kale ibili ziren giro alaiean. Epamahaikide zen Eustakio Maiztegi "Tziket"k eman zien lehen sariko garaikurra. Langile finaz osatutako kuadrila honi Antonio Arruabarrena artistak kartel ederra egin zien argazkian ikusi daitekeena.
Kuadruadrilako partaideak hauek izan ziren: Maria Jesus eta Isabelita Telleria, Coro Larrañaga, Ezozi Juaristi, Rosa Mari Aizpiri,Gloribel Oregui, Marifran Aizpuru, Maria Jesus Mendia eta Maitere Tellería zuzendari moduan aritu zen. Eustakio Maiztegi "Tziket" saria emoten ikusi leike goiko argazkian atzealdean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario