2019-01-10

"Garai bateko irudiak". Soraluze 1953-1973 bitartean

Badira hogei bat urte Soraluzeko Udalak Garai bateko irudiak (1953-1973) ikusentzunezkoa argitaratu zuela VHS formatuan. Sasoi hartan bideoak zabalpen handia izan zuen eta herritar askok eskuratu zuten kopia bana.

Orain, Nicolas Morillo herritarrak digitalizatu egin du ikusentzunekoa. Bideoak 53 minutu inguru ditu, eta osatua dago Juanito Zabaleta "Botikarioa"-k 1953-1973 bitartean Super 8 formatuan grabatu zituen "zine pelikulen" zatiekin. Zazpi ataletan dago antolatua: erlijio gaiak, txangoak, jaiak eta kirolak, herria, danborradak, sokamuturra eta gizartea.

Tartean, garai hartan oso ezagunak ziren plazentziatarrak ageri dira: Artadi medikua, Turkua... (Informazio gehiago: Sorapedia.eus-en)

2016-03-24

Ezagutzen duzu Soraluzeko entziklopedia digitala? Sorapedia.eus



Soraluzeren inguruko informazio digitala jaso, sailkatu eta erraz kontsultatzeko moduan aurkeztea da Sorapedia.eus webgunearen helburua.

Herri-identitateaaren taldea


Sorapedia sortzearen ideia iaz sortu zen, Alkarrekin prozesuaren barruan eratu zen Herri-identitatea taldearen barruan. Talde horretan Soraluze eta soraluzetarren identitatearen inguruan interesa duten hainbat herritar batu dira, historiazaletasuna dutenak denak, eta eurak dira hilabeteotan proiektua garatzeko lanean dihardutenak.

Euskadi Irratiko Mezularian.





2013-07-23

Santiago egunean izan zen inaugurazioa



Eraiki zenetik bere biziko garrantzia izan du Zubi nagusiak. Herriaren bi aldeak Santa Ana eta Rabal kaleak  batzen baitzuen. Hemen ikus ditzazkezuen argazkietan hasiera batean oso bestelako itsura zuen zubiak. 1960. hamarkada bukaeran hasi ziren berrizte lanok. Zabalera handiagoa eman zioten gero eta ugariagoak ziren autoak bertatik pasa zitezen eta 1967. urteko uztailaren 25ean eraberritua inauguratu zuten. Herriko historian zehar zubi honek izan duen itsura ikusteko aukera duzue ondoko argazkietan. Aipagarriak dira bertatik estropadak nola ikusi zituzten gure arbasoek eta 1970. hamarkadan kotxeak nola aparkatzen zituzten bertan. Herrian umorez esaten zen halako zubirik ez zegoela mundu osoan! :-)

De Soraluze XX. mendean
De Soraluze XX. mendean
De Soraluze XX. mendean
De Soraluze XX. mendean
De Soraluze XX. mendean

2013-02-02

Soraluze iruditan: Gure herria nolakoa zen ezagutzeko aukera aparta

Zubi nagusiaren inaugurazioa 

Polikiroldegiko erakusketa aretoan gure herria nolakoa zen ezagutu dezakegu Soraluze iruditan erakusketari esker. Otsailaren 9a arte ikusgai izango ditugu argazkiok.

Ikurrinaren ezarpena Udaletxean 

Ekaitz Uzinek digitalizatu dituen argazki zaharretako asko ikusgai daude blog honetan ere: http://soraluzeiruditan.wordpress.com/ 
Ez galdu aukera merezi du eta!

Pil-pileanen azken alean erakusketa honen berri eman dute ere: